argia.eus
INPRIMATU
Maputxeek espainiarren kolonizazioaren aurkako altxamendua hasi zuten

Maputxeek espainiarren kolonizazioaren aurkako altxamendua hasi zuten. Felipe IV Espainiako erregeak indigena errebeldeak esklabo bezala saltzea baimendu zuen, maputxeen haserrea eraginez. Esklaboen jabeak hil eta espainiarren jabetza asko erre zituzten. Azkenik, espainiarrek altxamendua bortizki zapaltzea lortu zuten.