Manuela Sáenz hil zen deserrian, Hego Amerikako prozesu independentisten bultzatzaileetakoa. Latinoamerikako herrialdeen askapenaren aldeko borrokalaria izan zen, eta bertako feminismoaren aitzindaritzat hartzen da. Simon Bolivarri bizia salbatu zion bere aurkako atentatu batean.