argia.eus
INPRIMATU
Manuel Iradier Mendi Taldearen ekimen bat debekatu zuen Arabako Gobernu Zibilak

Manuel Iradier Mendi Taldearen ekimen bat debekatu zuen Arabako Gobernu Zibilak. Mendizale guztiak euskal separatistak zirela iritzita hartu zuen erabakia Claudio Colomer gobernadore zibil frankistak. Debekatu zuen ekimena Arabako haur behartsuenen artean opariak banatzeko errege kabalgata bat antolatzea zen. Argazkian, Gorbeara egindako mendi irteera.

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).