argia.eus
INPRIMATU
Mañex Etxamendi jaio zen Ezterenzubin, bertsolari eta idazle baxenabartarra

Mañex Etxamendi jaio zen Ezterenzubin, bertsolari eta idazle baxenabartarra. 1890eko hamarkadan AEBetara joan zen artzain, eta 1899an Euskal Herrira itzulirik, ezkondu eta familia osatu zuen. Bere herriko kontseiluan sartu zen eta gerora auzapez izendatu zuten. Ez zen jendaurrean nabarmendu zalea eta bertso-idatziak jartzen aritu zen. Hainbat argitalpen zein liburutan geratu dira bilduta.

Piarres Lafitte, Mañex Etchamendy bertsularia (1873-1960) (Auspoa).