argia.eus
INPRIMATU
Malcolm X hil zuten New Yorken tiroz

Malcolm X hil zuten New Yorken tiroz. Bilera batean hizlari moduan ari zela egin zioten tiro.

Kalkulatzen da bere hiletan 30.000 lagun izan zirela, eskubide zibilen mugimendko lider eta ekintzaile nabarmen asko barne, izan zuen eraginaren lekuko.

Bere heriotza argitu gabeko misterio bat da oraindik; izan ere, haren hilketagatik zigortutako hiru pertsonetatik bi exoneratuak izan ziren 2021ean, epaiketa berrikusi ondoren, bakoitza 20 urtez kartzelan egon ondoren.

Malcolm Little jaiotzez, esklabotza aurreko bere arbaso afrikarren abizen ezezaguna irudikatzeko ipini zuen X deitura. Beltzen eskubideen aldeko borrokalari erradikala izan zen.

Hil zuten arren, Malcolm X-ek Beltzen Askapenaren aldeko borrokan eragin handia izaten jarraitzen du, eta lider ausart eta zorrotz gisa, zapalkuntzaren aurkako erresistentziaren eta desafioaren ikur iraunkorra da.

Oso zorrotza zen, beste gauza askoren artean, botere mediatikoarekin. Oso ezaguna da ondorengo bere esaldia: “Komunikabideekiko ez bazabiltza zuhur, zapaltzailea maitaraziko dizute eta zapaldua gorrotarazi”.