argia.eus
INPRIMATU
Labankadaz Frantziako presidente Sadi Carnot hil zuen Caserio anarkistak

Lyonen Sante Geronimo Caserio anarkista italiarrak Frantziako presidente Marie François Sadi Carnot hil zuen, jendaurreko ekitaldi batean bularrean labana sartuta.

Hiru militante anarkista exekutatu izana salatu nahi zuen. Hilketagatik bera ere exekutatu zuten.

Sante Geronimo Caserio, Frantziako Poliziaren argazki batean