argia.eus
INPRIMATU
Lurra eguzkiaren inguruan mugitzen zela zioen teoriari uko egitera behartu zuen Galileo Galilei Eliza katolikoak

Lurra eguzkiaren inguruan mugitzen zela zioen teoriari uko egitera behartu zuen Galileo Galilei Eliza katolikoak. Erromako inkisizioa atzetik izan zuen urteetan matematikari, fisikari eta astronomo italiarrak. Elkarrizketak liburua debekatu zioten eta preso egon zen horregatik. 69 urterekin, lurra eguzkiaren inguruan mugitzen zela esan zuen, eta eztabaida iturri da ea han bertan esan ote zuen “Eppur si muove” famatua, tortura-mehatxua gainean.