argia.eus
INPRIMATU
Lumumbaren aurkako estatu kolpea Kongonko Errepublika Demokratikoan, AEBek bultzatuta

Lumumbaren aurkako estatu kolpea Kongonko Errepublika Demokratikoan, AEBek bultzatuta. Independentzia osteko lehen presidente demokratikoa zen Patrice Lumumba, ekainetik irailera, eta bere politika antiinperialistagatik Belgika eta AEBrentzat jo-muga zen. Ihes egin zuen, baina harrapatu eta 1961eko urtarrilean hil zuten. Abuztuaren 26ko data duen telegrama batean, CIAko zuzendari Allen Dullesek Kongoko bere agenteei ondorengoa esan zien: "Erabaki dugu bera ezabaraztea dela gure helburu garrantzitsuena". Mendebaldeko estatuek argi utzi zuten ez zutela onartuko beren interes ekonomikoak arriskuan jarriko zituen inolako dekolonizazio prozesurik.

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y presente).