argia.eus
INPRIMATU
Amiantoak kutsatuta hil zen Luisa Soraluze, senarraren arropak garbitzeagatik

Luisa Soraluze Aranguren hil zen Bergaran. Haren senarrak Arcelor Mittalen egiten zuen lan eta urte luzez bere laneko arropak etxean garbitzen aritzeagatik hil zen amiantoak kutsaturik.

Asviamie elkarteak salatu zuen enpresak ez zuela betetzen langileei arropa garbiak emateko araudia, eta horregatik garbitzen zituela etxean.

2015ean Bergarako epaitegiak onartu zuen Luisa Soraluze amiantoak eragindako mesoteliomaren ondorioz hil zela eta Arcelor Mittal zigortu zuen. Halako epai bat ezagutzen zen lehen aldia zen:

“Espero dugu euren senarrei buzoak garbitzen zizkieten beste emakumeei balio izatea sententzia honek”, esan zuen bere Luisaren arrebak.