argia.eus
INPRIMATU
Luis Luziano Bonaparte jaio zen, euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egin zuen Napoleonen iloba

Luis Luziano Bonaparte jaio zen Worcestershiren, Ingalaterran. Napoleon Bonaparteren iloba zen.

Anton Abadia ezagutu zuen Londresen, eta haren eraginez euskarari buruz ikertzen hasi zen. Bost bidaia egin zituen Euskal Herrira, eta ezaguna da euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egin zuelako. Besteren artean, Sarako elizan Axularri eskainitako oroitarri bat ipini zuen.

Bonaparteren euskalkien mapa.