Luhuson bost pertsona ETAren armak ezgaitzen saiatu ziren, Espainiako eta Frantziako estatuek eragindako blokeo egoera gainditzen laguntzeko. Poliziak atxilotu zituen lanean ari zirela. Bakearen artisauak taldea osatzen zuten atxilotuek, eta gizarte zibilak zuzendutako armagabetze ordenatu eta kontrolaturako prozesua abiatu zuten.