argia.eus
INPRIMATU
Los Angelesen istilu larriak hasi ziren, Rodney Kingen hilketagatik

Los Angeles hirian arrazakeriaren aurkako istiluak hasi ziren. Rodney King izeneko taxi gidari beltz bat jipoitzeagatik epaitu zituzten lau polizia absolbitu zituzten. Jipoia bideoan grabatuta zegoen eta eskandalua eragin zuen. Epaimahaiko ia kide guztiak zuriak ziren. Ordu gutxira, milaka afro-amerikar eta latinoamerikar kalera irten ziren, Poliziaren arrazakeriaren aurka.

Astebetez luzatu zen gatazkan, Guardia Nazionala kalera atera zuen gobernuak eta 50 bat lagun hil zituen. Istiluen osteko astean, Poliziak 11.000 lagun atxilotu zituen.