Lizarrako Estatutua onartu zuten Hego Euskal Herriko udalek egindako batzarrean, aldeko 427 botorekin. Zirriborroa Eusko Ikaskuntzak egin zuen, eta batzarrean abertzaleek eta karlistek gehiengoa osatzen zuten. Besteren artean, gaztelaniari bezala, euskarari ofizialtasuna onartzen zion bere aplikazio eremuan.
Espainiako Bigarren Errepublika garaia zen eta laizismoaren aurkakoa zela argudiatuta, atzera bota zuten. Udalerririk populatuenak ez zeuden bertan, baizik eta Aldundietatik bultzatutako “aurreproiektu errepublikanoan”.
Handik bost urtera, 1936an onartu zuten Estatutuak Nafarroa kanpoan utzi zuen.