argia.eus
INPRIMATU
Lizarrako Akordioa sinatu zuten 23 alderdi politiko, sindikatu eta herri mugimenduk

Lizarrako Akordioa sinatu zuten 23 alderdi politiko, sindikatu eta herri mugimenduk. Nagusiki indar abertzaleen arteko ituna izan zen. Testuak Irlanda Iparraldeko bake prozesua zuen eredu, eta Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea eta gatazka armatuari negoziaketan oinarritutako irtenbidea ematea aldarrikatzen zituen. Izenpetu eta gutxira, ETAk su-etena iragarri zuen. Akordioak iraun zuen tartean espainiar eta frantziar gobernuek atxiloketa operazio ugari egin zituzten, eta urtebeteren ostean, ETAk su-etena hautsi izanak hainbat eragilek akordioa uztea eragin zuen. Bake prozesu iraunkorrari bide emateko sortu zen, baina Espainiako Gobernuak eta ETAk ez zuten horretarako adostasunik lortu.