argia.eus
INPRIMATU
LGBTI kolektiboko jende ugari hartuko zituen kontzentrazio eremua ireki zuten Kanariar Uharteetan

LGBTI kolektiboko jende ugari hartuko zituen kontzentrazio eremua ireki zuten Kanariar Uharteetan. Fuerteventurako aireportu abandonatuan kokatu zuten, TefĂ­a herrian. Ez zituzten soilik homosexualak atxiki Nekazaritza Kolonia hartan, Alfer eta Gaizkileen Legeak aurreikusten zituen beste kategoriatako jendea ere eraman zuten hara. Lan behartuak, jipoiak, funtzionarioekin janari truk prostituitzerainoko muturreko gosea... bizi baldintzak oso gogorrak ziren. Homosexualitatea legez debekatuko zuen frankismoak hurrengo urtean. 1966 arte eduki zuten irekita eremu hori.

Miguel Angel Sosa Machin, Viaje al centro de la infamia (Anroart Ediciones)