Leonard Peltier preso indigenak espetxetik ihes egin zuen beste bi kiderekin batera, AEBetan. Amerikako Indiar Mugimenduko militantea zen. Froga faltsuekin FBIko bi agente hil izana egotzi zioten. Gerora frogatu zen FBIk disidentziaren aurkako Cointelpro kontrainteligentzia programa erabili zuela bere aurka. Berriro atxilotu eta guztira 40 urtetik gora egin ditu kartzelan.
Leonard Peltier, Mi vida es mi danza del Sol (Txalaparta).