argia.eus
INPRIMATU
Leon Trotski hil zuen piolet batekin buruan jota Mexiko Hirian Ramon Mercader kataluniarrak

Leon Trotski hil zuen piolet batekin buruan jota Mexiko Hirian Ramon Mercader kataluniarrak. Lenin hil eta Stalinen aurka botere borroka galdu ostean, Armada Gorriko buru izandako Trotski kanporatu egin zuten alderditik lehenik eta Sobiet Batasunetik ondoren, 1929an. Erbestean eman zuen ondorengo bizitza osoa. Mexikotik estalinismoaren aurka idazten eta bere jarraitzaileak antolatzen saiatu zen. Bere aurkako atentatu saiakera ugaritik bizirik atera ostean, sobietarren NKVD agente sekretua zen Mercaderrek hil zuen, Stalinen aginduz.

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914. (Ed. Crítica)