argia.eus
INPRIMATU
Lehen Olerti Eguna ospatu zuten Errenterian

Lehen Olerti Eguna ospatu zuten Errenterian. Euskaltzaleak elkarteak antolatuta, euskal kulturako idazlerik nabarmenenak izan ziren bertan: Lizardi, Lauaxeta, Orixe, Jakakortajarena, Loidi, Tapia... Errenteria ez zen ausaz hautatu ospakizunerako, aurreko urtean argitaratutako Biozkadak olerki liburuaren egile Luis Jauregi Jaurtako bertan sortua zelako, baizik. Euskal olerkigintza bizitu zuen liburutzat hartzen zen. Egunean zehar olerki irakurketez eta bertsolariez gain, elebitasunaren aldeko mitina izan zen.

IƱigo Aranbarri, Gure mendea. Ehun urte euskal kulturan (ARGIA).