Lehen Mundu Gerra amaitu zen. Alemaniak armistizioa sinatu zuen Aliatuekin eta Alsazia eta Lorrena eskualdeak Frantziaren esku utzi zituen. Erdialdeko potentzietatik Alemania izan zen azkena armistizioa sinatzen. Munduko populazioaren %1a hil zen gerra honetan, 16 milioi pertsona inguru. Tartean zeuden Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako milaka herritar.