argia.eus
INPRIMATU
Lehen giza odol transfusioa egin zuen Jean-Baptiste Denys medikuak

Lehen giza odol transfusioa egin zuen Jean-Baptiste Denys medikuak. Arkume baten 350 ml odol sartu zizkion hamabost urteko gazte bati. Mutikoak bi hilabete zeramatzan sukar gogorrekin eta bere gurasoak edozer probatzeko prest zeuden. Odol transfusioa egin ostean, hurrengo goizean, ustez, gaztea sendatuta zegoen eta arrakastatsutzat jo zuten. Jean-Baptiste Denys medikua oso denbora gutxian Europako zientzialarien artean izen handiko egin zen arren, bizitza amaiera aldrebestu zitzaion epaiketa eta heriotza batzuk tarteko.