Lehen Bertso Gudua ospatu zen Donostian. Une hartako 20 bertsolari handienak lehiatu ziren Kursaal Zaharreko Poxpolin aretoan, eta Basarri gailendu zen guztien artean. Aitzol buru zuen epaimahaiak bertsokera modernoagoa saritu zuen, Txirrita erreferente zuen bertsogintza tradizional zirtolariagoaren aldean egoera sozialarekin konprometituago zegoena. Egungo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurrekari nagusia izan zen.
Iturria: Kepa Matxain, Bertso Gudua revisited. Txirrita eta Basarri, Aitzolen begiradapean (ARGIA, 2020ko irailak 13).