Le Nouvel Observateur aldizkariak eta Le Monde egunkariak Simone de Beauvoirrek idatzitako 343en Manifestua argitaratu zuen. Bertan, emakume anonimo zein ospetsuek -burgesak, idazleak eta artistak- abortatu izana publikoki aitortzen zuten, debekatuta zegoan zerbait. Agirian hauxe galdegiten zen, ea epaituak izango ziren: "Urtero milioi bat emakumek abortatzen dute Frantzian. Ezkutuan egitera behartuak daudenez, baldintza arriskutsuetan egiten dute. Kontrol medikuarekin egiten bada, operazio hau sinplea eta segurua da. Milioika emakume horiek ez dira kontuan hartu. Ni horietako bat naizela aitortzen dut. Aldi berean, antisorgailuen erabilera librea eta abortatzeko askatasuna
eskatzen ditugu".
Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxate eta Iratxe Retolaza Gutierrez, Gure genealogia feministak, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat.