argia.eus
INPRIMATU
Lazkaoko komentuan xingola beltzdun ikurrina agertu zen, Etxebarrietaren aldeko mezan

Lazkaoko beneditarren komentuaren teilatuan xingola beltzdun ikurrina agertu zen, Txabi Etxebarrietaren aldeko meza bitartean. Ikurrina legez kanpo zegoen, eta ETAko kide bati omen egitea erregimenari erronka botatzea zen.

Irun aldetik joandako "Guerilleros de Cristo Rey" eskuin muturreko taldeko sail bat azaldu zen elizan. Korura igo eta handik “¡Cabrones!” eta “¡Maricones!"oihuka hasi zitzaizkien protesta modu hartara agertzeko ausardia izan zutenei.

Bitartean, dorrean ikurrina jarrita jaitsi zen Eustakio Mendizabal Txikia. ETAk bere lehen militantea galdu zuenean, Txabi Etxebarrieta, espero ez bezalako mugimendua sortu zen herriz herri: Etxebarrietaren aldeko mezak.