Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituen polizia hil egin zen epaitegian deklaratzen ari zela. Jesús García komisarioari bihotzekoak eman zion errefuxiatu tolosarren familiaren abokatuaren galderak erantzutera zihoala. Identifikaziorako, gorpuak aurkitu ostean irekitako ikerketa izan zuen hizpide, gorpuen egoeraren ondorioz kasu garrantzitsu baten zantzuak hartuta. 1985ean aurkitu zituzten Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren gorpuak Busoten (Alacant), baina norenak ziren ez zekitenez, hamarkada batez gordeak eduki zituzten, harik eta 1994an GALen inguruko ikerketen berri izatean, gorpu haiek desagertutako gazteekin lotu zituen arte.
Iturria: Erredakzioa, El policía que identificó a Lasa y Zabala fallece en plena declaración (Gara, 2000ko urtarrilak 15).