Larrun edo Bidasoako gudua izan zen tropa frantses eta aliatu espainiar eta angloportugaldarren artean. Gasteiz eta Donostia hiriak galtzetik zetozen frantziarrak, baita San Martzialgo gudua ere, eta Ipar Euskal Herriko posizioak defendatzera bildu ziren. Biharamunean frantsesak, inguraturik ez geratzeko, kokagunetik erretiratu ziren. Biktima handienak, Irun, Bera, Azkaine, Ainhoa eta inguruko herritarrak izan ziren, milaka soldaduren gehiegikeriak eta lapurretak jasan behar izan zituzten eta.
Urdazubiko olan aliatuen bigarren erasoa. Bidasoa iragan, Hendaian zubi-buru base bat finkatu eta Larrunez jabetu ziren. Larrun eta Hendaiako gainen artean 50.000 gizon bildu zituzten. Frantsesek Baiona eta Donibane Garaziko bi gotorlekuak azkarki sendotu zituzten. Baionan 1.600 langile zibil aritu ziren lanean gau eta egun, eta hiriaren inguruak urez estaltzeko plana egin zuten.
1813/1814 Euskal Herria Napolenon tropengain suntsitua; Lapurdi 1609 elkartea.