argia.eus
INPRIMATU
Lapurdik Ingalaterraren mende egoteari utzi zion

Lapurdik Ingalaterraren mende egoteari utzi zion. 1152an Akitaniako dukerria Ingalaterrako koroari lotu zitzaion, eta Lapurdi haren menpean egon zen frantsesek inbasioa hasi zuten arte. Aiherrako Beltzuntze gazteluan –argazkian ikusgai– sinatu zuten bake-ituna eta frantziar koroari lurraldearen gaineko boterea eman zioten, baldin eta Lapurdiren foruak errespetatzen bazituzten. Baiona 1451ra arte borrokatu zen frantsesen aurka, baina abuztuan errenditu zen.

Idoia Estornés Zubizarreta, Lapurdi. Historia (Auñamendi Entziklopedia).