argia.eus
INPRIMATU
Langabezian ziren hamalau pertsonak lursail bat okupatu zuten Londresen eta lurra lantzeari ekin zioten

Langabezian ziren hamalau pertsonak lursail bat okupatu zuten Londresen eta lurra lantzeari ekin zioten. Triangle Camp deitu zioten, bandera gorria eta karpa bat ezarri zituzten. Lanik ez zutenak alferrak zirela zioen usteari aurre egiteko, zortzi orduko lanaldia antolatu zuten egunero, eta alkoholdun edariak debekatu. Milaka lagunen babesa izan zuten, Poliziak desalojatu zituzten arte.

John Field, Working men’s bodies: Work camps in Britain, 1880–1940