argia.eus
INPRIMATU
Landetan sute erraldoia piztu zen

Landetan sute erraldoia piztu zen. Saucatseko Le Murat auzoko zerrategi batean hasi zen sua, zigarrokin batek eraginda, ikerketaren arabera. Sutea berehala zabaldu zen basoan barrena, haizeak lagunduta, eta 52.000 hektarea kiskali zituen. II. Mundu Gerraren ostean basoen egoera oso kaskarra zen, eta suebakiak landaretzak janak zituen.

82 hildako eragin zituen, eta Frantziako Estatuko suterik hilgarriena izan zen.