Landetako basoaren sutea itzaltzea lortu zuten azkenean. Sei egun lehenago hasitako sute erraldoiak kalte handiak eragin zituen, 52.000 hektarea kiskali eta itzalketa lanetan aritu ziren 82 pertsona hil ziren. Basoaren egoera kaskarra eta lehorteez gain, haize ufadek sutea kontrolaezin egin zuten, eta hainbat egunez luzatu ziren itzaltze lanak. Haizea baretu zenean lortu zuten sua guztiz itzaltzea.