argia.eus
INPRIMATU
Martin Luther Kingen "Amets bat daukat" hitzaldi ezaguna 250.000 lagunen aurrean Washingtonen

Lana eta askatasunaren aldeko martxa erraldoia egin zuten AEBetako Washington D.C. hiriburuan. Beltzen eskubide zibil eta ekonomikoen aldeko manifestazio jendetsu horretan, Martin Luther Kingek “Amets bat daukat” hitzaldi ezaguna egin zuen 250.000 lagunen aitzinean.