argia.eus
INPRIMATU
La Voz de España egunkaria itxi zuten, Falangearen egunkaria Donostian

La Voz de España egunkaria itxi zuten, Falangearen egunkaria Donostian. Frankismoaren komunikazio organo nagusia izan zen Gipuzkoako hiriburuan. 1936ko irailean La Voz de Guipuzcoa eta La Constancia egunkarien makineria lapurtuta eratu zuen karlista talde batek Donostian, eta berehala Falange eta JONSek hartu zuten kontrola. Itxiera gobernuaren erabaki politikoa izan zen, eta eskuineko beste komunikabide proiektu bat indartzeko baliatu zuten: El Diario Vasco. Egunkari hartan lan egiten zuten hainbat ezkerreko kazetarik La Voz de Euskadi eratu zuten, Pepe Reiren zuzendaritzapean.

Iturria: Wikipedia – La Voz de España