argia.eus
INPRIMATU
La Unión euskal itsasontzi esklabista hondoratu zen Mexikoko golkoan

La Unión euskal itsasontzi esklabista hondoratu zen Mexikoko golkoan. Ontzia Juan José eta Juan Bautista Zangroniz anaia etxebarriarrena zen eta hamarkadak zeramatzaten esklabotzarekin negozioa egiten. Afrikar, txinatar zein Amerikako indigena esklaboak garraiatzen zituen Kubara Zangroniz anaien konpainiak. La Unión ontzia Yucatán penintsulako esklabo maiaz betea zegoen, haietarik asko haurrak. Arkeologoek 2017 urtean aurkitu zituzten ontziaren hondarrak.