1962ko abenduaren 23an,
Kubara botikaz, elikagaiez eta bestelako merkantziaz betetako itsasontzi bat bidali behar izan zuen AEBetako Gobernuak. Bahia de Cochinos-en, Giron hondartzako inbasio saiakeran kubatarrek preso hartutako mertzenarioak bidaltzearen truke Fidel Castro eta enparauek jarritako baldintza zen. Itsasontziaren kargak 53 milioi dolarreko balioa zuen.