Kubako gerrillari talde, batek Fidel Castro buru, Moncadako kuartel militarrari eraso egin zion, Batistaren diktadura eraisteko saiakeran. Erasoak, ordea, huts egin zuen, eta diktadurak gerrillariak gogor zapaldu zituen. Kubako iraultza gidatu zuen Uztailaren 26ko Mugimenduaren izena gertaera honetatik dator. Castrok heriotz zigorra jokoan, bere burua defendatu zuen epaiketan eta Historiak absolbituko nau diskurtso ezaguna irakurri zuen epaileen aurrean.
Koartelarin erasoan huts egin arren iraultzaren hazia jarrita utzi zuten.