argia.eus
INPRIMATU
Kortatu eta Barricada taldeek kontzertua eman zuten Donostiako Martuteneko espetxean

Kortatu eta Barricada taldeek kontzertua eman zuten Donostiako Martuteneko espetxean. Kontzertuaren ostean, musikariak Joseba Sarrionandia eta beste preso politiko batzuekin erdi-txantxetan solasean aritu ziren, instrumentuen zorroetan ihes egiteari buruz. Musikariek ez zekitena zen prest zeukatela hilabete barru Sarrionandia bera eta Iñaki Pikabea presoak kartzelatik aterako zituen plana: Imanolen kontzertu bat baliatuko zuten bafleen barruan espetxetik ihes egiteko. Urte hartako azaroan Kortatuk Sarri, Sarri abestia kaleratuko zuen ihesaldia ospatzeko.

Iturria: Jesús Casañas, Kortatu, treinta y cinco años de su primer disco (Mondo Sonoro, 2020ko azaroak 2).