Juan Jose Crespo Galende “Kepa” Alderdi Komunista berrosatuko euskal presoa hil zen gose-greban Herrera de la Manchako kartzelan.
1979an atxilotu zutenean Billy el Niño eta enparauek basatiki torturatu zuten, eta hauen zigorgabetasunaren beste adibide bilakatu zen beraiek hedabideetara filtratu zuten argazkia, non Cresporen aurpegia ikus zitekeen erabat kolpatua.
Preso politikoen espetxeko baldintzak salatzeko hasi zuen baraualdia amaiera arte eraman zuen, 97 egunez eutsiz.