argia.eus
INPRIMATU
Kaxilda Hernaez anarkista jaio zen Zizurkilen

Kaxilda Hernaez anarkista jaio zen Zizurkilen, Gipuzkoan. 1934ko iraultzan parte hartu zuen, eta horregatik kartzelatu zuten, 1936an amnistiatu zuten arte. 1936ko gerran milizia antifrankistan sartu zen, fronte ugaritan borrokatuz. Frantziako Erresistentziarekin ere kolaboratu zuen nazien aurka.