argia.eus
INPRIMATU
Independentziari buruzko herri galdeketan 2,3 milioi katalanek bozkatu zuten

Katalunian independentziari buruzko herri galdeketa egin zuten. Kataluniak estatua izan behar zuen, eta hala izatekotan, estatu independentea izango zen, galdera bikoitzari erantzun zieten herritarrek. Galdeketa burutzeko aurretik Kataluniako galdeketen legea onartu zuen Parlamentak irailean. Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen, baina hala ere, desobedientzia ariketa masiboa eginez, 16 urtetik gorako 2.305.290 herritarrek hartu zuten parte, eta %80,76ak Katalunia estatu independente izatearen alde bozkatu zuen. Mugarria izan zen 2017ko erreferendumaren bidean.

ARGIA, Katalunia independentziarantz kanala.