argia.eus
INPRIMATU
Kanadan emakumeek pertsona juridiko estatusa eskuratu zuten

Kanadan emakumeek pertsona juridiko estatusa eskuratu zuten. Ordura arte, 1867ko konstituzioaren anbiguotasuna baliatu zuten emakumeak baztertzeko, singularrean konstituzioak gizonei bakarrik egiten baitzien erreferentzia. Bost emakumeren ekimenari esker lortu zuten pertsona bezala onartuak izatea: Emily Murphy, Henrietta Muir Edwards, Nellie McClung, Louise Crummy McKinney eta Irene Parlby.