argia.eus
INPRIMATU
Kale-izendegian euskara debekatu zuen Espainiako Gobernazio ministroak

Kale-izendegian euskara debekatu zuen Espainiako Gobernazio ministro Posada Herrerak. “Dialektoak” bizirik ziren guneetan –euskara, katalana, galiziera eta gainontzeko hizkuntzak gaztelaniaren dialektoak zirela esaten zuten–, errotulazioa soilik espainolezko izenetara mugatu behar zela arautu zuen Errege-agindu baten bidez. Handik 36 urtera, 1896ean, Gipuzkoako Aldundiak udalei kaleen izenetan euskara eta erdara erabiltzea aholkatu zien.

1860ko otsailaren 24ko Errege-agindua.