Juan Carlos Borboikoa izendatu zuten errege Espainiako Gorte frankistek. Francisco Franco diktadorea hiltzean, bere oinordeko izateko koronatu zuten. Ekitaldian Espainiako Mugimendu Nazionalaren printzipio frankistei “leialtasun zina” egin zien ondorengo hitzekin: “Juro por Dios y sobre los Santos Evangelios, cumplir y hacer cumplir las Leyes Fundamentales del Reino y guardar lealtad a los principios del Movimiento Nacional” ("Erresumako Oinarrizko Legeak bete eta betearaziko ditudala zin egiten dut, baita Mugimendu Nazionalaren oinarriei leialasuna gordeko diedala ere, Jainkoagatik eta Ebanjelio Santuengatik").
Francoren osteko garaia “atado y bien atado” utzi zuten horrela politikoki.