argia.eus
INPRIMATU
Juan Calvo hil zen Arkautiko komisarian, Ertzaintzak torturatu ostean

Juan Calvo Azabal hil zuten Ertzaintzaren Arkautiko (Araba) komisarian. Gorpuak dozenaka kolpe, urradura, ubeldura eta zauri zituen. Biziberritzen saiatu ziren medikuek maskarak jantzi behar izan zituzten Calvok botatzen zuen gasaren ondorioengatik. 1995ean zortzi ertzain kondenatu zituzten zuhurtziagabekeriagatik: sei urtebeteko espetxe zigorrera, bat hamar eguneko arrrestora, eta ertzain burua sei urtera. 1996an Espainiako Epaitegi Gorenak urtebetera murriztu zuen nagusiaren zigorra. Inork ez zuen espetxea zapaldu edo lanpostua galdu. Ez zen egon aitortzarik edo dimisiorik.