Jose Luis Geresta Ttotto ETAko kidearen gorpua aurkitu zuten Errenteriako baserri bateko sagarrondo baten azpian.
Egun batzuk lehenago lagun bati esan zion Espainiako Polizia atzetik zuela, baina Lizarra-Garazi akordioarrm garaiak zirenez, ETA su-etenean zegoela eta zerbait gertatzen bazitzaion salatzeko.
Ertzaintzaren ikerketak ondorioztatu zuen bere buruaz beste egin zuela, baina familiaren eta defentsaren ustetan, atxilotu, drogatu eta mikrotxip bat jarri zioten hortzetan. Hil ostean bi hagin kendu eta beste bat ebaki zioten, autopsiak frogatu zuenez.
Epaitegiek kasua artxibatu zuten. Berriako Mikel P. Ansak gertaera hari buruz idatzitako erreportajean informazio gehiago.
Joseba Zabaltza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).