argia.eus
INPRIMATU
Lasa eta Zabala bahitu zituen GALek Baionan

Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazte tolosarrak bahitu zituen GALek Baionan. Guardia Zibilaren Donostiako La Cumbre jauregiko instalazioetan bortizki torturatu eta Alacantera eraman zituzten. Bertako landan hil zituzten, gorpuak kare bizitan ehortziz. 18 urte zituzten.

Haien gorpuzkiak 1995ean identifikatu zituzten, eta Euskal Herriratu zituztenean, Hondarribiko aireportuan eta ehorzketan Ertzaintzak senideei eraso egin zien.