argia.eus
INPRIMATU
Joxe Martin Sagardia errefuxiatua hil zuen Batallón Vasco Españolek Miarritzen

Joxe Martin Sagardia Zaldua Usurbil errefuxiatu usurbildarra hil zuen Batallón Vasco Español talde ultraeskuindar paramilitarrak Miarritzen. Bere autoa abiarazten saiatzean azpian jarri zioten lehergailuak eztanda egin zuen. 29 urte zituen.

BVE Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan.