argia.eus
INPRIMATU
Frankistek gudako trofeo gisa zuten ikurrina berreskuratu zuen Elosegik Espainiako armadaren museotik

Joseba Elosegik Espainiako armadaren Madrilgo museotik frankistek 36ko Guda-trofeo gisa erakusten zuten Itxarkundiaga gudarien batailoiaren ikurrina berreskuratu zuen.

EAJ-k adierazi zuen Elosegiren ekimena izan zela. Eta honek, EAJk Andoainen lau egunera antolatutako Gudari Egunean ondorengoa esan zuen 1.500 lagunen aurrean: "Ez dugu ikurrina ohostu, errekuperatu baizik, eta hau ez da gerra gertakari bat, bake eskaintza bat baizik".

Elosegi ikurrina jakaren azpian ezkutatuta. Juantxu Rodriguez / Cover

Zenbait urte lehenago ospetsu egin zen Francoren aurrean bere buruari bonzo erara su eman ziolako Donostiako Atano pilotalekuan.

Javier Núñez, Noticias de Navarra (2020ko apirilak 8).