argia.eus
INPRIMATU
'Argala' hil zuten Espainiako zerbitzu sekretuek lehergailuz Angelun, ETAko buruzagi historikoetako bat

Jose Migel Beñaran Ordeñana Argala hil zuen Batallon Vasco Españolek Angelun atentatu batean, auto azpian jarritako lehergailuarekin. ETAko buruzagi karismatikoa izan zen, eta ekarpen teoriko asko egin zituen. Adibidez, berari aitortzen zaio “Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuek dena eman behar ez dezaten” esaldia. Bere heriotzak zirrara itzela eragin zuen euskal jendartean, eta manifestazio eta omenaldi asko egin zitzaizkion.

BVE Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan.