Jose Maria Quesada hil zen, errepresio frankistaren ondorioz hildako lehen etakidea. Erakundearen sorreratik hasi zen bertan militatzen, eta hainbatetan atxilotu zuten; lehena 1958an, eta Meliton Manzanasen eskuetatik pasa zen. 1962an atxilotu eta espetxeratu zutenean gogor torturatu zuten berriro, eta konortea galarazi arte kolpatu zuten buruan. Ez zen tortura haietaz guztiz osatu, eta buruko min handia eta memoria arazoak izaten hasi zen 1967an. Donostiako ospitalean hil zen, jasandako torturen ondorioz. Ez zen inoiz inor epaitu gertaera hauengatik.
Iturria: Iñaki Egaña, Quesada, el pionero de ETA machacado por la tortura (Gara, 2018ko urtarrilak 29).