argia.eus
INPRIMATU
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi jaio zen Donostian

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi jaio zen Donostian. Guraso euskaldunak izan arren, bere kabuz ikasi zuen hizkuntza 1948an. Bilbon ikasketak egiten ari zela Ekin taldearen sorreran parte hartu zuen, gerora ETA izango zena. Literaturan, berea da euskarazko lehen nobela modernotzat hartzen den Leturiaren egunkari ezkutua. Euskara batuaren bultzatzaile nagusienetakoa ere izan zen, lurraldearen batasuna hizkuntza batasunetik hasten dela sinetsirik. Bizitza eskaini zion euskararen eta Euskal Herriaren defentsari.

Jakin Fundazioa - Txillardegi.