argia.eus
INPRIMATU
José Bonaparte sartu zen Donostian

José Bonaparte sartu zen Donostian. Egun batzuk lehenago Espainiako errege izendatu zuen bere anaia Napoleonek. Donostiarrek nahiko harreman ona izan zuten okupatzaile frantsesekin honek iraun zuen bost urteetan. Hori dela eta, frantziarren aurka espainiar eta portugaldarrekin aliatutako ingelesek hiria arpilatu eta erre egin zuten bost urtera, 1.600 hildako baino gehiago utziz.

Koldo Izagirre, Euskararen Historia Txikia Donostian (1800-1998) (Susa).